Irailak 28an San Miguel auzoko jaien hasieran kuadrilen jaitsiera izan zen non gutxigorabehera 20 kuadrilek parte hartu izan zuten.
Aurtengo jaitsieran giro oso ona zegoen eta karrozak oso originalak izan dira, adibidez, Etorkizuna kuadrilakoa. Kuadrila honek Bilboko 2020ko olinpiadak plasmatu dituzte eta ere Ana Botellak esandakoa ere. Egia esanda oso ideia originala izan da. Beste kuadrila batzuk berriz, San Mames berriaren karroza bat egin dute, beste batek taberna tropikal bat.... egia esanez aurtengo karrozak oso onak izan dira.
Etorkizuna kuadrilako karroza oso onda izan arren, eta Bihotz berriarenak ere, irabazleen karroza Ekaitz kuadrilarena ondo baino hobeto egoan, Grease musikalaren kotxea eraiki dute, eta ikaragarria zen.
Lehenengo postuan geratu zen karroza argi zegoenez Ekaitza kuadrila izan zen, bigarren postuan Trulalai kuadrila gelditu zen taberna tropikal bat eginez eta hirugarren portuan Bihurriak geratu ziran Bilboko 2020 olinpiadei buruzko karroza eginez.
Karrozen jaitsiera amaitzean eta sariak emoten amaitzean txupinazoa emon zen San Miguelgo plaza nagusian eta Jose argazkilariak eman zuen. Txupinazoaren momentuan San Miguel auzoan egoan giroa izugarria zen, jende guztia dantzatzen, abesten eta ondo pasetan egoan, egia esanik inoiz ikusi dodan giro onena izan da. Eta txupinazoa eman ostean su artifizialak egon dira jaiak hasi direla esanez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina