2013ko irailaren 15ean izan zen Begoñako amabirjinaren 50. urteurrena, 1963ko irailaren 15ean San Juan elizaren ondoan dagoen itsasoko erreserban sartua. Ana Marra (amabirjinaren ideiaren jatorrizko sustapena egin zuen urpekariaren alaba, Juan Marra) eta Urpeko Jardueren Zentro Txangozaleak (CEVAS, gaztelaniaz “Club de Excursionistas Vizcainos de Actividades Subacuaticas” eta hau Juan Marrak sortua) antolatu zuten ekitaldi hura.
Begoñako amabirjinaren irudia munduko urpeko 3. Irudirik handiena zena, Genoako “Cristo de los abismos” eta Karibeko “La virgen de Guadalupe” irudien atzetik, bigarren postura igo da. Hau Genoako “Criso de los abismos” irudiarekin egon den istripuaren erruagatik izan da (gizajoa itsasontzi batek burua kendu zion …).
Orain oso erreza da hau egitea, baina urte aietan 6 tonako irudi bat herriz herri garraiatzea ez zen hain erraza. Eta gainera gure Kantauri itsasoa ez da Karibea eta besteak bezain otzana, hain ondo ipini zuten nola 50 urte iraun du itsasoarekin borrokan. Hori meritu handia dauka.
Irailaren 14 ere San Juan elizan amabirjinarekin zerikusia zuen meza bat ospatu zen, baina denbora zela eta ezin izan nintzan joan. Hala ere egun euritsua izan zen, oso “arraroa” Euskal Herrian.
15eko egun hasiera prozesio batekin hasi zen. Ni eta nire ahizpa arrantzalez jantzita egon ginenez prozesioaren buru izan ginen, ohore handia benetan. Prozesioa nahiko luzea eta pauso labur eta astiroekin izan zen ordea, eta dena esan beharra dago, apur bat aspergarria izan zen eta eguzkiak begietan joten ninduen. Baina, hala ere, polita. Orkestra eta suhiltzaileen kamioi gorrian amabirjinaren kopia txikia eta guzti eduki genuen eta.
Portura heldu ginenean urpekariak itsasontzian itxaroten ari ziren amabirjina txikia benetako Begoñako amabirjinaren ondora eramateko. Itsasontzia joan eta eskuekin agur besterik ezin genuen egin.
Horren ostean, Bermeoko Frantziskotarren apaizek eta Anak Bermeo-Bakio errepidean ekintza hau gogoratzen duen Monolitoan antolatutako hitzaldira joan ginen denok. Teknologiak azken urteotan zenbat aurreratu duen konturatu nintzen une artan. Izan ere, telebista eta mikrofono batekin urpekariak entzun eta ikusi egin ahal izan genituen (euren artean nire gurasoak). Gero denok batera “gure aita” abestu genuen, momentu hunkigarria benetan. Amaitutakoan urpekariek amabirjinari eskaintzak eman zioten, eta nire amak plastikozko lore sorta bat jarri zion. Gero apaizek Begoñako amabirjinari buruzko hitzaldi bat bota ziguten, eta ondoren, ezinezkoa dirudien harren, 3 hegazkin arrosa petaloak bota zituzten. Beste momentu hunkigarri bat.
Goseak hasita eta nire ahizpa kexaka portura bueltatu ginen, festan oraindik geratzen ginenok. Hala ere, jende asko ginen eta zerbitzariak aztoratuta zebiltzan. Hau kontuan izan gabe, ondo jan genuen eta festa benetan zoragarria izan zen. Ana Marrak bere aitari hilzorian egindako zina benetan ondo bete zuen.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina