2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Basauriko jaiak 2013

Basauriko jaiak
Aurtengo Basauriko jaiak urriaren 11an hasi ziren eta 20an bukatu ziren. Gaur nik Basauriko jaiei buruz hitz egingo dut.
Urriak 20a,azken eguna izan zen, eta 9:00tan eskarabilera zerurantza botatzen dugu urtero bezala, bota aurretik jaiak zelan Joan diren buruzko bideo bat ikusi genuen, oso emozionantea zen. Bideoa ikusi ondoren plazan zegoen mundu guztiak bengalak hartu eta piztu zituen eta plazako guztiak zerura begira geratu ginen eskarabilera zerura zihoan bitartean; oso polita izan zen Basauriko jaien amaiera hori. Dena amaitu ondoren taloa afaltzera bideratu ginen, nire taloa bakoizkoa zen, ni bete orduko nire lagunei galdetu nien nire taloa jan nahi zuten lagun batek baietz esan zidan eta nik nire talo zati bat eman nion.

Afaldu ondoren etxeko bidea hartu genuen eta etxera eltzeko orduan amari gauen egin genuen guztia asaldu nion,nik amari esan nion asken esaldia hurrengo urtean beraiek ere Joan behar zirela eskarabilera agurtzera Arizgoitiko plazara.

2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Lehiaketa hasi da!


Zapatuan, Azaroaren 9an, Barakaldoren “Benedicta” igerilekuan ospatu zen Mintxoko 1. Lehiaketa.

Egun horretako probak hauek izan ziren: 1500m gizonezkoentzat eta 800m emakumezkoentzat. Hau da, 60 buelta mutilak eta 32 neskak. Mutilek hasiera eman zioten; 4 txandak egon ziren eta gero gu, neskak.

Igerilekua, egia esanez, ez zen oso ona; adibidez: tranpolinak oso kalitate baxuzkoak ziren, birak emateko horma labantzen zuen eta bero gehiegi egiten zuen.

Orokorrean, lorpen ez oso onak egon ziren. Nik adibidez 800m-tan 11’26s egin nituen. C.N. Barakaldo taldekoek izan ezik, haiengan konfiantza handia baitzuten. Azkenik euren lorpenak euren emozioekin bat egin zuten.
Festak, txupinazoak eta jaien ekintzak. 


Egun eguzkitsu bat zen, Galdakaoko “Kurtze plaza” konfetiz beteta zegoen eta zer espero genuen, Galdakaoko 2013. urteko jaiak hasi ziren.

Lehenengo Galdakaoko “Maximo Moreno” musika eskolaren eta “ADISKIDEAK” banda doinuaren jaitsiera izan zen. Jaitsiera jendez beteta zegoen, batzuk karrozekin, beste batzuk mozorratuta eta besteok txalotzen eta abesten zegozan. 

Gero “Kurtze plazan” Bizkaiko elikagai bankuen aldarria izan zen eta jarraian “txupinazoa”. Momentu horretan ofizialki Galdakaoko festak hasi ziran. 19:30 Kurtzea frontoiak eskupilotako partidu bat hasi zen, eskualdearen semifinalak. 

Gauean gazteek Free The Wheel taldearen kontzertu batera joan ginen, kontzertua oso ona izan zen. Kontzertua bukatu zenean Inditeka (Pop, Rock, Indie) kontzertua izan zen, elikagai bankuen elkartasuna adierazteko. 

Festetako lehen eguna izateko, oso ondo pasatu genuen lagun guztion artean, gainera atrakzioak eta janari-postuak zabalduta zegozan eta hara joan ginen gero, giro hoberenago han zegoen eta.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Gazteizko Zeledon zoroa

Ehunka eta ehunka ikusle, Zeledonen jaitsiera ikusteko asmoz. Bitartean, denok zoro modura oihuka, jolasean eta denok kriston aitzurrarekin.

Eguna iritsi zen, Gasteiztarrek hain espero zuten eguna, jaiak hasteko eguna. Bederatzietan hasirik, gazteak plazan zeuden. Ez zioten garrantzirik eman logurari. Goiza aurrera joan ahala, Ama Zuria plaza betetzen hasi zen, pertsona gehiago sartu ezin zen arte.

Hamabiak inguruan, istorio honetako protagonista agertu zen, elizako balkoian. Eta hau prest egoterakoan, bere ibilbidea hasi zuen. Denok akituta gengozan, hala ere hura ikustean berriro oihuka hasi ginen. Helmugara heltzeko zegoenean, bat-batean geratu egin zen. Denoi bihotza geratu egin zitzaigun, baina segundo eskasetara berriro bere ibilbidea atzera hartu zuen.

Hau amaitzerakoan, jaiak hasi egin ziren eta honen ondorioz denek dantzatzen jarraitu zuten. Amaitu eta segituan; janari, arropa, jolas … postuak zabaldu zituzten eta honekin batera umeentzako ekintzak.

Bitartean, jendea kalean behera eta gora aurki genezakeen, eta honek noski, tabernen bila zihoazen.

Momentuz, egun itzela izan zen.

Horren ostean, bazkaria heldu zen. Denok itzelezko mahai baten inguruan jesarrita geunden, bazkariaren zain. Mahaiaren erdiko puntuan, eszenatoki bat egoan eta hau, mahaian eserita zegoen norbaitek tontoarena egin nahi bazuen, hara igo behar eban. Nire bizitzako momentu barregarriena pasatu nuen, denok barre eta barre gengozan eta.

Hau amaitu ostean, goizean erositako loteriaren sari-banaketak hasi ziren. Baina askok ez zutenez ezer erosi, segituan joan ziren Gasteizko polikiroldegira, bertan koadrilen arteko herri kirolak ikustera. Hau ere, oso barregarria izan zen. Honek bi ordu iraun zituen. Bertan trontza, aizkolaritza, txokor batzea … moduko ariketak egin ziren.

Gaua heldu zenean, biztanle guztiek ez zuten afaltzera joateko gogorik, kontzertuak hasi ziren eta. Kontzertuetan, hainbat euskal talde famatu aurki genezakeen eta haien artean Betagarri. Niretzat Betagarri izan zen egun horretako gauzarik interesgarriena. Egundoko kontzertua egin zuten. Jende pila bat egoan. Denak mozkorturik. Itzela izan zen. Kontzertuak gau osoa iraun zuten eta izugarri politak izan ziren.

Athletic nire etxean

Ni nire etxeko sofan nengoan jesarrita, nire aita nire alboan eta nire anaia mugikorrarekin egoan egongelako beste jesarleku batean norbaitekin whatsapp-ean hitz egiten. Nire ama bazkari bat eukanez berandu etorriko zela jakinda geunkan. 
Partidua hasi baino bost minutu arinago erlojua begiratu neban eta gogoratu nintzan partidua ikusi behar nebala, nire aitari gogoratu geuntzan eta sofan jesarri nintzan. Nire anaiari ere gogoratu geuntzan, baina arin konturatu ginen ez zitzaiola asko ardura ipini eban aurpegiagatik. Partidua hastear egoan eta ni urduri nengoan. 
 Partidua hasi zen, Athletic ondo jolasten egoan, niri asko gustatzen jat Athletic-en jolasteko era. Partidua ordenagailuan ikusten gengozan, Roja Directa-n. Hala ere, ez zan asko gelditzen, narratzailea ikusian egoan ez zela hemengoa, Hego-Ameriketako izan zitekeen. Gogoratzen naiz partiduan (San Mames-en), euri asko egoala. Athletic galtzen hasi zen, baina ez nintzan urduritu, Athletic-engan konfiantza betea nuen eta bigarren zatian hala gertatu zen, Ernesto Valverde-k egindako bi aldaketek golegileak izan ziran, Mikel Rico lehenengo eta Aduriz bigarren. Mikel-en gola sake baten ondoren izan zen eta Aduriz-ena burukada gogor baten ondorioz. Partiduaren amaieran txartel gorria erakutsi eutsan epaileak, ez eban ezer ikusi, baina txartela berdin ere atera eutsan. Bi goletan asko poztu nintzen, nire aita badakit asko poztu zela baina ez zuen ezer esan eta nire anaia konturatu zenean asko postu zen ere.

2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

Purezak Lauaxeta suntsitzen du

Pasadan zapatuan, azaroak 9. Lauaxeta ikastolako saskibaloi taldeak, Bilboko Pureza eskolako saskibaloi taldearen aurka jokatu zuen.

Lauaxetak, zortzi jokalarirekin (Ane U., Haizea I., Carlota S., Iratxe U., Oihane A., Itziar B., Saioa G. eta ni, Maria C.) abiatu zen jokaldira, nahiz eta saskibaloi taldea osotzen dutenak hamar izan. Bestalde Pureza, hama piku jokalariekin abiatu zen.

Partidua, Pureza ikastetxean jokatzen zen, 09:30 – tan. Ostera, jokalariak 09:00 – tan han egon behar ginen berotzen hasteko. Arbitroak hiru minutu falta zirela esan eta talde bakoitza bere bankura abiatu zen. Han entrenatzaileak nortzuk irtengo ginen eta erabili beharreko estrategia esan zigun.

Jarraitzeko, arbitroak txistua jo zuen partiduaren hasiera adierazteko. Zelaiaren alde batean Oihane, Carlota, Ane, Itziar eta ni; bestean aldiz, Pureza-ko jokalariak. Erdian baloia hartzeko prest, Carlota eta beste taldeko jokalari bat. Ondoren arbitroak, baloia bota eta erdiko bi jokalariek salto egin zuten.

Hasiera batean, Carlotak baloia hartu zuen baina errebotean, beste jokalariak baloia hartu eta kanasta sartu zuen. Eta horrela, hurrengo hamabost minutuak.

Ondorioz, bigarren jokaldian hobetu jokatu eta denbora honen amaierarako, erremontatu genuen. Hamar minutuko atsedena aprobetxatu eta jokaldiarekin jarraitu genuen.

Hirugarren denbora hastean, beste taldeko jokalari batek hatzamarra tolestu zidan. Ondoren, entrenatzaileak beste jokalari bat atera zuen. Gainera, jokaldi zatia ez zen oso ondo joan eta puntu askoz galtzen genuen.

Amaitzeko, laugarren denbora jokatu eta beste taldekideen artean agurtu ginen. Partidua 35 – 15 galdu genuen eta ni egoera txarreko hatzamar batekin bueltatu nintzen etxera.

Hau bai goiz zoriontsua!

SAN MIGUEL JAIETAN

Irailak 28an San Miguel auzoko jaien hasieran kuadrilen jaitsiera izan zen non gutxigorabehera 20 kuadrilek parte hartu izan zuten.
Aurtengo jaitsieran giro oso ona zegoen eta karrozak oso originalak izan dira, adibidez, Etorkizuna kuadrilakoa. Kuadrila honek Bilboko 2020ko olinpiadak plasmatu dituzte eta ere Ana Botellak esandakoa ere. Egia esanda oso ideia originala izan da. Beste kuadrila batzuk berriz, San Mames berriaren karroza bat egin dute, beste batek taberna tropikal bat.... egia esanez aurtengo karrozak oso onak izan dira.
Etorkizuna kuadrilako karroza oso onda izan arren, eta Bihotz berriarenak ere, irabazleen karroza Ekaitz kuadrilarena ondo baino hobeto egoan, Grease musikalaren kotxea eraiki dute, eta ikaragarria zen. Lehenengo postuan geratu zen karroza argi zegoenez Ekaitza kuadrila izan zen, bigarren postuan Trulalai kuadrila gelditu zen taberna tropikal bat eginez eta hirugarren portuan Bihurriak geratu ziran Bilboko 2020 olinpiadei buruzko karroza eginez.
Karrozen jaitsiera amaitzean eta sariak emoten amaitzean txupinazoa emon zen San Miguelgo plaza nagusian eta Jose argazkilariak eman zuen. Txupinazoaren momentuan San Miguel auzoan egoan giroa izugarria zen, jende guztia dantzatzen, abesten eta ondo pasetan egoan, egia esanik inoiz ikusi dodan giro onena izan da. Eta txupinazoa eman ostean su artifizialak egon dira jaiak hasi direla esanez.

Ibarrangeluko jaiak

Ekainak 8 zen, larunbata, konkretuki goizeko 9:00ak, eta nire lagunekin Ibarrangeluko festeen hasierako diskurtsoa entzutera abiatu nintzen Elexaldeko plazara. Josu alkatea, balkoira irten zen, eta danori festak gozatzeko esan ostean, Ibarrangeluko jaiak hasita zegozan. 

 Lehenengo ekintza herri krosa izan zen, Ibarrangelutik Akordara joaten zen ibilbide bat eginez. Ni nire gurasoekin joan nintzen ibilbide hau egitera, nahiz eta bidean lagun batzuekin topa egin eta eurekin amaitu krosa. Krosaren amaiera Ibaetako plaza nagusia zen, eta han edari freskagarriak eta bokadiloak zegozan, hamaiketako moduan. Ni 11:30ean heldu nintzen gutxi gora behera, eta oso nekatuta nengoanez ogitartekoa eta edaria hartu eta etxera joan nintzen deskantzatzera. 

Eguerdiko 12:30tan Andra Mari eleizaren atarietan, patata tortila txapelketa antolatu zuten, eta deskantsatu ostean hara joan nintzen nire lagunak nola egiten zuten ikusteko, txapelketa honetan gazte kuadrila guztiak parte hartzen dutelako. Nire lagunak parte hartu zuten, vaina ez zuten irabazi; hala ere, eurek egindako tortila oso itxura ona eukan. Aldi berean, Ibaetako frontoian, paeila txapelketa ospatu zen, batez ere nagusiei zuzenduta, irabazlearen paeila Bazkari Popularrako lehenengo platerra izango zen. 

Honen ostean, 13:30tan Ibarrangeluko eskola dantzako umeak euskal dantza batzuekin hasiera emon eben herri kirolei, nagusien kuadrilak antolatutakoak. Herri kirol ekintzak sokatira, saku lasterketa, eskupilota, harrijasoketa etab. izan ziren. Herri kirolak 14:30 ingurura amaitu, eta atoan, tradizionalki egiten dan moduan, herritar guztiak Ibaeta auzoko frontoira abiatu ginen, ``Bazkari Popularra´´ han ospatzen zen eta. Esan ahal da, ia Ibarrangeluko herritar guztiok jan genduala elkarrekin egun hartan. Bazkari honetako plater nagusia paeila zen, lehen aipatutako paeila txapelketaren irabazlearena. Bigarren platerra oso goxoa zegoen, txipiroiak saltzan eta solomo piper gorriekin (txikientzako), eta azkenengoz natilak gailetekin eta izozkia. 

Bazkariaren ondoren, festek jarraitu zuten Iñaki Perurena eta bere semearen bisitatxoarekin, eta harrijasoketa batzuk ikusita. Eta honela amaitu ziren Ibarrangelu festetako lehenengo eguna, denok bigarrena iristeko irriketan gengozala.

Alderdi eguna

Alderdi egunean Euskal Herriko leku guztietako txosnak daude. Txorierri, Mungia, Basauri... Alderdi hau Forondan ospatzen da eta milaka pertsona joaten dira euren txosnetan egoteko. Egun hau Irailak 29an, Domekan ospatu zen goizeko 8etatik arratsaldeko 6rak arte. 
  Ni nire amarekin goizeko 9:30etan joan nintzen eta 16:45an etxera bueltatu nintzen. 
 Goizean zehar txosnetan ibili ginen 11ak arte, “desfilea” hisi zen arte. “Desfilean” herri bakoitzeko zinegotziak “desfilatzen” dute. Benetan lotsa haundia ematen zuen. “Desfilearen” ostean, lehendakariak hitzaldia eman zuen, ni asko aspertu nintzen eta gainera, hotz haundia egiten zuen. Hitzaldiaren ostean, txosnaz-txosnaz ibili ginen jateko ordua heldu zen arte. 
  Ogitarteko bat jan eta 3etan gure txanda zen, txosna garbitzera joan behar ginen, ni amona batekon platerak garbitzen eta lehortzen aritu nintzen eta nire ama gauzak gordetzen. 
Lan asko egin genuen eta 16:45etan etxera abiatu ginen.

Winchester

Herri hontako kaleetan nabaritzen den giro familiarra ikaragarria da. Isila dela pentsa daiteke, baino hori baino, lasaia dela esango nuke. 

 Bertako jendearen izaera onberatsuarengatik, herriaren xarmantgarritasunarengatik edo orokorrean Ingalaterrako kulturagatik, herri zoragarria da, utopikoa. Bertako kaleetan egondako denbora luzean ez nuen ohiurik ezta doinu txarrik entzun, ume txiki batengandik ere ez. Leku arrunta da, baina oso polita, bere merkatua eta tren geltokia dituelarik. 

 Harira etorriz, Winchesterrera heltzerakoan dena ezezaguna egiten zitzaidan. Batez ere gogoratzen dudana eguraldia hemengoa bezalakoa zela da, eta asko gustatu zitzaidan detaile bat: Eraikin askotan eskegirik zeuden lorontziak. Hainbat kolore eta usain ezberdinetako loreak zeuden leku askotan, eta horrek berezko nortasuna ematen zion herriari. Han egotean, nik behintzat, etxean nengoela sentitzen nuen, deskribatzeko gai ez naizen zerbaitegatik. Kaleetako giroa aparta zen nire gustorako: lasaia, atsegina, polita, pozgarria, baina era berean seriotasun ukitu batekin. Jendea giroarekin bat zetorren, eta nahaste hau izan daiteke nire egonaldian sentitutako erosotasunaren arrazoia. Hainbat denda zeuden, baina gehienbat janaria erostera joaten ginen, ez baitgenuen oso gustuko ostatatzen ginen erresidentziako janaria (batere gustuko, egia esanda). Denok, atsegin berezi bat sentitzen genuen Pound Land deituriko denda batengan. Hori bai denda zoragarria! Dena Pound batera (1,19 euro inguru) saltzen zuten. Ur txanbiletatik bonboi kaxa izugarrietara. Benetan maite nuen hura. Asko atsegin genuen beste leku bat Shake Away irabiaki denda zen. Hango edari bat bakarrik dastatu nuen, gustuko nuen, baina apur bat desengainatuta gelditu nintzen, aurretik joandakoek sekulako laudorioak botatzen baitzizkioten, eta nire ustez, ez zen hainbesterako. Baina, dena den, ikaragarri originala iruditu zitzaidan. Salmahaiaren atzean hainbat eta hainbat gozoki zituzten: Mars txokolatea, Ferrero Rocher, Kinder... Nahi zenuena aukeratu ahal zenuen zure irabiakirako. Horrexegatik ondo pentsatuta eraman behar zenuen, seguruenik txarto aukeratuz gero huts egin handia jasoko zenuke eta. Azkenik, denok ezagutzen dugun Starbucks-a ere bazegoen. Zer esan honetaz? Asko gustatu zitzaidala, entzunez bakarrik ezagutzen baitnuen. Aurreko hirurak gehien bisitatzen genituenak ziren, baina beste hainbat ere bazeuden. Eta goraipazekoa da, hasieran esandako giroaren atsegintasuna hauetan ere igertzen zela.

bilbao basket

BILBAO BASKETEN LAUGARREN PORROT SEGIDUAN

Pasada astean Bilbao basket, Herbalife Gran Kanariaren aurka jokatu zuten. Bilbao Arenan izan zen eta nire aitarekin joan nintzen. Bilbao Basket-Herbalife Gran Canariaren kontra jokatu zuen pasatu domekan. Partidu oso interesgarria eta disputatua izan zen. Izan arren Bilbao Basketek 62-74 galdu zuen. Bilbao Arena ia beterik zegoen, 10000 pertsona sar daitezke hor. Giro ona ere zegoen. Bilbao Basket 5 derrota segituan doaz, 18-garren postuan. Partidu guztiak galduta doaz. Eurocup-ean bakarrik partidu bat galdu du. Azken partiduan Munich-en kontra jokatu du. Asteburu honetan Endesa txapelketan, Bartzelonaren aurka jokatuko du Bilbon. Kapitaina, Alex Mumbru, orkatila bihurrutu zen, baina igual domekan jokatzen du.

ANTZARRAK EDONON

Milaka pertsona hurbildu ziren Lekeitioko herrira Irailak 5ean, antzar egunean hain zuzen ere, eguna pasatzera. 

Egunean zehar, ekintza asko eta asko gozatzeko aukera izan zuten, esaterako txarangak eta merkatuak.
Gazteak eta ez hain gazteak txalupetara igo ziren goizean goiz, bertan hamaiketakoa lagunen artean hartzeko. Ondoren, pare bat orduz antzarrekin borrokan aritu ziren. Txapelketako batean, gazte bat aritu zen antzarrari lepoa kendu nahian, baina azkenean, lepoa kendu ezik, antzar guztia atera zuen sokatik.

Giroa alaitzeko, gazteek “kukaina” praktikatu zuten, musikarekin lagundua. Oso gutxik lortu zuten zapia kentzea, hau da irabaztea, eta gainerakoek zaplasteko ederrak hartu zituzten. Eguna aurrera joan ahala, jendea portutik zebilen, hara eta hona, geldibakoan. 

Gaua oso azkar etorri zitzaigun, eta kontzertuak guk pentsa baino arinago hasi ziren. Txapelpunk, herriko taldearen kontzertua gozatzeko aukera izan genuen gazteenok. Berriz, helduenentzat, “Lekittoko Orkestrak” kontzertu ezinhobea ekeni zuen. 

 Eguna kontzertuekin bukatu egin zela esan genezake, baina gazteenentzat, eguzkiarekin bukatu zen.

ANTZARRAK LEKEITION

BEGOÑAKO AMABIRJINAREN 50. URTEURRENA

2013ko irailaren 15ean izan zen Begoñako amabirjinaren 50. urteurrena, 1963ko irailaren 15ean San Juan elizaren ondoan dagoen itsasoko erreserban sartua. Ana Marra (amabirjinaren ideiaren jatorrizko sustapena egin zuen urpekariaren alaba, Juan Marra) eta Urpeko Jardueren Zentro Txangozaleak (CEVAS, gaztelaniaz “Club de Excursionistas Vizcainos de Actividades Subacuaticas” eta hau Juan Marrak sortua) antolatu zuten ekitaldi hura.
  
Begoñako amabirjinaren irudia munduko urpeko 3. Irudirik handiena zena, Genoako “Cristo de los abismos” eta Karibeko “La virgen de Guadalupe” irudien atzetik, bigarren postura igo da. Hau Genoako “Criso de los abismos” irudiarekin egon den istripuaren erruagatik izan da (gizajoa itsasontzi batek burua kendu zion …).

Orain oso erreza da hau egitea, baina urte aietan 6 tonako irudi bat herriz herri garraiatzea ez zen hain erraza. Eta gainera gure Kantauri itsasoa ez da Karibea eta besteak bezain otzana, hain ondo ipini zuten nola 50 urte iraun du itsasoarekin borrokan. Hori meritu handia dauka.

Irailaren 14 ere San Juan elizan amabirjinarekin zerikusia zuen meza bat ospatu zen, baina denbora zela eta ezin izan nintzan joan. Hala ere egun euritsua izan zen, oso “arraroa” Euskal Herrian.

15eko egun hasiera prozesio batekin hasi zen. Ni eta nire ahizpa arrantzalez jantzita egon ginenez prozesioaren buru izan ginen, ohore handia benetan. Prozesioa nahiko luzea eta pauso labur eta astiroekin izan zen ordea, eta dena esan beharra dago, apur bat aspergarria izan zen eta eguzkiak begietan joten ninduen. Baina, hala ere, polita. Orkestra eta suhiltzaileen kamioi gorrian amabirjinaren kopia txikia eta guzti eduki genuen eta.

Portura heldu ginenean urpekariak itsasontzian itxaroten ari ziren amabirjina txikia benetako Begoñako amabirjinaren ondora eramateko. Itsasontzia joan eta eskuekin agur besterik ezin genuen egin.

Horren ostean, Bermeoko Frantziskotarren apaizek eta Anak Bermeo-Bakio errepidean ekintza hau gogoratzen duen Monolitoan antolatutako hitzaldira joan ginen denok. Teknologiak azken urteotan zenbat aurreratu duen konturatu nintzen une artan. Izan ere, telebista eta mikrofono batekin urpekariak entzun eta ikusi egin ahal izan genituen (euren artean nire gurasoak). Gero denok batera “gure aita” abestu genuen, momentu hunkigarria benetan. Amaitutakoan urpekariek amabirjinari eskaintzak eman zioten, eta nire amak plastikozko lore sorta bat jarri zion. Gero apaizek Begoñako amabirjinari buruzko hitzaldi bat bota ziguten, eta ondoren, ezinezkoa dirudien harren, 3 hegazkin arrosa petaloak bota zituzten. Beste momentu hunkigarri bat.

Goseak hasita eta nire ahizpa kexaka portura bueltatu ginen, festan oraindik geratzen ginenok. Hala ere, jende asko ginen eta zerbitzariak aztoratuta zebiltzan. Hau kontuan izan gabe, ondo jan genuen eta festa benetan zoragarria izan zen. Ana Marrak bere aitari hilzorian egindako zina benetan ondo bete zuen.

Oheak eta sariak, Galdakaoko ohitura

Irailaren 14an, Galdakaoko jaien taldeen ohe-jaitsieren lehiaketa izan zan. Jendetza ikaragarria zan eta giro ona ere. Talde mordoak parte hartu ebien, 25 koadrila baino gehiago.

 Arratsaldeko 5-etan 25 koadrila baino gehiago prestatzen ari eben bere jaitsiera Juan Bautista Uriarteko kaletik. Ohe-jaitsieren lehiaketa Galdakaoko festetan ohitura garrantzitsua da, eta hainbat taldek partaiatzen dabe urtero saria irabazteko. Urte honetan, denborak oso berdindutak egon dira; baina azkenean, “Pirata Maltzurrak” izeneko taldea irabazi ebien 500€-ko saria. Hala eta guztiz ere, beste koadrilen denborak oso ondo egon ziran. Zoritxarrez, talde batek baino gehiagok, kanporatu izan ziran, bere jarrerarengaitik eta tranpak egiteagaitik. Koadrila bakoitza euren jaitsieraren txalotutak izan ziran. Lehiaketa atsegina eta barregarria izan zan, eta hurrengo urterako, denborak hobeagoak izango dira irabazleen ustez.

 Denboraz aparte, oheen apainketa ere baloratzen da lehiaketan. “Pirata Maltzurrak” taldeari ohe izugarri polita geratu jaken. Ohea itsasoa balitz bezala margoztu ebien eta ostean, kartoizko altxorrak eta pirateen objektuak itsatsi ebien ohean. Oso dotore geratu jaken, baina horrek ez dau esan nahi beste koadrilen oheak ondo apainduta ez zengoela. Koadrila baten ohearen gaia, pertsonai mitologikoei buruz izan zen, eta beste batzuk ekonomia eta askatasunari buruzoak. Ikaragarriak izan dira ohe-karroza guztiak eta gazte guztiok hurrengo urteko ohe berriak ikusteko irrikan gagoz.

A ze nolako partidua!

Pasadan astean, 2013ko azaroaren 9an, Lauaxetako taldeak Pureza taldearen kontra jolastu gendun. Partidua Bilbon jolastu zan, haien Pureza izeneko ikastolan. Bertan 9:00-etan egon beharra zegoan, baina 9:30 hasi egingo zan partidua. Hori dela eta, gure taldeko 8 jokalariok ordurako bertan geunden, ondo pasatzeko eta jokatzeko prest!

Entrenamendua oso arina izan zan, hoberena gorputza berotzeko. Hala ere, bertako 80-ak nabarmendu egiten ziren. Hala ere, jolasteko prest geuden eta hotza ez zen garrantzitsuena momentu horietan, partidua irabaztea baizik. 

Lehengo denboran urduri atera ginen taldeko 5 jokalariok, izan ere, gure kontrakoak ikusi genduan momentu berean konturatu ginen gu baino nagusiagoak zirela. Epaileak baloia airera botatzean, partidua hasi egin zela esanarazi zuen. Gure ustekaberako, taldekoak baloia hartu eta lehenengo 2 puntuak geureak ziren. A ze nolako hasiera ona! 

Baina, gure pozak ez zuen asko iraun, laster hasi baiziren kontrakoak kanastak sartzen eta. Lehengo denbora galtzen bukatu gendun azkenean, baina esperantza galdu barik, bigarren denboran ilusioz beterik atera ginen! Orduantxe, ekipoko jokalari batek min hartu zuen eskuko atzamar batean eta aldaketa eskatu beharra izan zuen entrenatzaileak. Denok lur jota geratu ginen eta kanasta pare bat sartu arren, bigarren denbora hori galtzen ere bukatu genduan. 

Atsedenaldia gogorra izan zen, hala ere, entrenatzailearekin jakaldi berriak praktikatu genduzan eta horrek irabazteko gogo gehiagorekin irtetzera bultzatu euskun. Hori dela eta, haiek baino kanasta gehiago sartzen hasi ginan; baina hirugarren denbora hori irabazi arren, galtzen jarraitzen gendun. Azkenengo denbora oso ona jokatu beharko genduan partido hura irabazteko. 

Indarrez beterik irten ginen eta nahiko berdinduta egon zen azken laugarren denbora hori, baina haiek irabazi zutela argi zegoan, oso onak izan ziren eta. 35-15 gelditu zen azkenean markagailua.

Bukatzeko, partidu guztiak bezala, eskua eman ginen eta bertan bukatutzat eman zen partidua. Hala ere, horrek ez eustan triste jarri, oso ondo pasatu neban eta seguru nago hurrengoan irabazi egingo deutsegula. Aupa Lauxeta!

San Migueleko jaiak!

Irailaren 28an, San Migueleko jaiak hasi egin ziren, egun hodeitsua zen baina zorte onez ez zuen euria egin. Hogei koadrila parte hartu egin zuten eta sari banaketan beti bezala eko-an izan zen, Pintzelez parkean. Leku oso handia da eta beti karpa erraldoi bat eszenario handi batekin ipintzen dute. Aurten alfonbra luze-luze gorri bat ipini zuten eta alfonbraren bukaeran txupina zegoen.

 Sari banaketan tentsio asko egon zen ze aurtengo koadrilak lan asko egin zutelako eta karroza super lanpetuak eta politak zeudelako. Azkenean finalistak geratu zirenean oso argi egon zen nortzuk izango ziren irabazleak, Ekaitzak irabazi egin zuten! Karroza “Grise” pelikulako autoa zen eta jaitsieran jendea asko animatzen zuten musikarekin, oihukatzen, lurretik botatzen...

Sari banaketa bukatu egin zenean jarraian San Migueleko jaiak eta ospakizun guztiak grabatzen dituen gizonak txupina bota egin zuen eta San Migueleko jaiak hasi egin ziren! Konfetiak eta puxikak makina batzuekin parke guztiagatik botatzen hasi ziren, eta jendea oihukatzen eta txalotzen egon ziren denbora guztian.

Dena bukatzean jendea poliki-poliki joan zen, gazteak eta umeak barraketara joan ziren. Gazte batzuek desanimatuta zeuden hasieran ze pasaden urteetako barraka, jaula dela, ez zelako joan eta olla ipini zutelako, baina azkenean pozik egon ziren ze gutxienez gazteentzako barraka bat zuten.

Jai orokorrean, bi asteburu izan zirela, egunean giro oso ona zegoen baia gaua eltzerakoan dena aldatzen zen ze gazte asko etortzen ziren eta gazte haiek esan ahal da giro txarra sortzen zutela, beste gazte batzuekin borrokatzen, jendea zirikatzen, lapurtzen... Kasu batean ertzainak parte hartu behar izan zuen bi mutiko borrokatzen hasi zirelako.

Azkenengo egunean antzerki bat egon zen karpan eta San Miguel guztia egon zen ikusten. Bederatzi erdietan su artifizialak bota egin zituzten, eta hori esan nahi du jaiak bukatu egin zirela. Jende guztia txalotzen hasi zen eta San Migueleko jaiak 2013 bukatu egin ziren.

Hotza eta lasterketa

Hainbat eta hainbat gazte bildu ziren barikuan Usansoloko batzokiaren aurrean, kantzontziloen lasterketa ikusteko eta batzuek parte hartzeko ere. Kantzontziloen lasterketa hasteko egon zanean termometroak -1°C markatzen zuen, eta ikusle guztiok jake eta erropa potoloak geneuzkan.

Lasterketa hasi orduko baegoen irabazle bat 17 urteko mutil bat lasterketa-buru jarri zana lehenengo rektan. Azkenean amaierara heldu baino lehen lehenengo joan zan mutila beste partaideei itxaroten gelditu egin zan, heldu zirenean denen artean zeharkatu zuten helmuga.

Sari banaketan ez zegoenez irabazle bat denei sari berdina emon eutsen. Gero ikusle eta partaide guztiak zeozer jatera sartu ginan batzokira, batzokian janaria jarri zuen denok jateko. Amaitzean bakoitza nahi zuen lekura joan ginan nahi genduna egiten.


Vendetta Zeanurin

Abuztuaren 13an, Zeanuriko jaiak zirenez, Vendettaren kontzertua egon zen. Gaueko hamaiketan izan zen kontzertua eta pila bat jende gengozan kontzertua ikusteko gogoarekin. Eguraldi txarra egiten zuen egun hartan, baina euria egin arren, jende asko egon ginen. Kontzertua Zeanuriko plazan izan zen, plaza txikia denez, jendea pilatuta zegoen eta ia ez zegoen lekurik mugitzeko ere. Jende asko ordu erdi lehenago iritsi ginen plazara, plazaren aurrealdean jartzeko eta horrela kontzertua hobeto ikusteko. Kontzertua atzeratu egin zen eta hamaiketan hasi ordez, hamaika t’erdietan hasi zen. Vendettako partaideak eszenatokira igo zirenean, jende guztia zarataka hasi zen. Kontzertua ikaragarria izan zen, oso ondo abestu zuen Vendettaren abeslariak, besteek ere oso ondo jo zuten tronpeta. Kontzertua amaitzear zenean, jendeak abesti bat gehiago abestea nahi zuen, orduan abesti bat gehiago abestu zuten. Azkeneko abestiaren ondoren, gitarren “puak” jaurtitzen hasi ziren eta horren ondoren jendearekin argazkiak ateratzera joan ziren. Kontzertua gaueko hamabi t’erdiak inguruan bukatu zen.Kontzertua bikaina izan zen.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Ondo etorria!

Nabaria den bezala, blog hau Lauaxeta Ikastolarekin lotua dago. Blog honetan bertako 3. DBHko ikasleek idatziko dituzte haien kronikak. Gogora dezagun, kronikak gaurkotasuna duen gai bati buruzko prentsa-artikuluak direla, eta ikasleak sasi-kazetari lanetan ibili direla.

Kronikak pixkanaka-pxkanaka igoko dituzte ikasleek, eta etiketen bidez antolatuko dituzte:

Beraz, irakurle hori, kontuan har ezazu ikasleen lan gogorra eta nahi ezkero idatzi iezaiezu erantzunak kroniketan, hartu-emana baita ikasteko era interesgarria.