Ekainak 8 zen, larunbata, konkretuki goizeko 9:00ak, eta nire lagunekin Ibarrangeluko festeen hasierako diskurtsoa entzutera abiatu nintzen Elexaldeko plazara. Josu alkatea, balkoira irten zen, eta danori festak gozatzeko esan ostean, Ibarrangeluko jaiak hasita zegozan.
Lehenengo ekintza herri krosa izan zen, Ibarrangelutik Akordara joaten zen ibilbide bat eginez. Ni nire gurasoekin joan nintzen ibilbide hau egitera, nahiz eta bidean lagun batzuekin topa egin eta eurekin amaitu krosa. Krosaren amaiera Ibaetako plaza nagusia zen, eta han edari freskagarriak eta bokadiloak zegozan, hamaiketako moduan. Ni 11:30ean heldu nintzen gutxi gora behera, eta oso nekatuta nengoanez ogitartekoa eta edaria hartu eta etxera joan nintzen deskantzatzera.
Eguerdiko 12:30tan Andra Mari eleizaren atarietan, patata tortila txapelketa antolatu zuten, eta deskantsatu ostean hara joan nintzen nire lagunak nola egiten zuten ikusteko, txapelketa honetan gazte kuadrila guztiak parte hartzen dutelako. Nire lagunak parte hartu zuten, vaina ez zuten irabazi; hala ere, eurek egindako tortila oso itxura ona eukan.
Aldi berean, Ibaetako frontoian, paeila txapelketa ospatu zen, batez ere nagusiei zuzenduta, irabazlearen paeila Bazkari Popularrako lehenengo platerra izango zen.
Honen ostean, 13:30tan Ibarrangeluko eskola dantzako umeak euskal dantza batzuekin hasiera emon eben herri kirolei, nagusien kuadrilak antolatutakoak. Herri kirol ekintzak sokatira, saku lasterketa, eskupilota, harrijasoketa etab. izan ziren. Herri kirolak 14:30 ingurura amaitu, eta atoan, tradizionalki egiten dan moduan, herritar guztiak Ibaeta auzoko frontoira abiatu ginen, ``Bazkari Popularra´´ han ospatzen zen eta. Esan ahal da, ia Ibarrangeluko herritar guztiok jan genduala elkarrekin egun hartan.
Bazkari honetako plater nagusia paeila zen, lehen aipatutako paeila txapelketaren irabazlearena. Bigarren platerra oso goxoa zegoen, txipiroiak saltzan eta solomo piper gorriekin (txikientzako), eta azkenengoz natilak gailetekin eta izozkia.
Bazkariaren ondoren, festek jarraitu zuten Iñaki Perurena eta bere semearen bisitatxoarekin, eta harrijasoketa batzuk ikusita. Eta honela amaitu ziren Ibarrangelu festetako lehenengo eguna, denok bigarrena iristeko irriketan gengozala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina