Milaka pertsona hurbildu ziren Lekeitioko herrira Irailak 5ean, antzar egunean hain zuzen ere, eguna pasatzera.
Egunean zehar, ekintza asko eta asko gozatzeko aukera izan zuten, esaterako txarangak eta merkatuak.
Gazteak eta ez hain gazteak txalupetara igo ziren goizean goiz, bertan hamaiketakoa lagunen artean hartzeko. Ondoren, pare bat orduz antzarrekin borrokan aritu ziren. Txapelketako batean, gazte bat aritu zen antzarrari lepoa kendu nahian, baina azkenean, lepoa kendu ezik, antzar guztia atera zuen sokatik.
Giroa alaitzeko, gazteek “kukaina” praktikatu zuten, musikarekin lagundua. Oso gutxik lortu zuten zapia kentzea, hau da irabaztea, eta gainerakoek zaplasteko ederrak hartu zituzten.
Eguna aurrera joan ahala, jendea portutik zebilen, hara eta hona, geldibakoan.
Gaua oso azkar etorri zitzaigun, eta kontzertuak guk pentsa baino arinago hasi ziren.
Txapelpunk, herriko taldearen kontzertua gozatzeko aukera izan genuen gazteenok. Berriz, helduenentzat, “Lekittoko Orkestrak” kontzertu ezinhobea ekeni zuen.
Eguna kontzertuekin bukatu egin zela esan genezake, baina gazteenentzat, eguzkiarekin bukatu zen.
ANTZARRAK LEKEITION

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina